XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Seme horiek, ezagutzen al duzue tokiren bat gaurko gaua igarotzeko? - Wambak zera erantzun zion: - Jauna, gertu duzu Brinxwortheko prioratoa, baina penitentzia egin nahi izatekotan, basoa igaro eta anakoreta bat aurkituko duzue bere koban.

- Erotuta zaude ala? Babesa laikoei eskatu nahi diegu; horrela Jainkoari zerbitzeko aukera izango dute.

- Karidadea norberarengandik hasten zela uste nuen nik...

- Kontuz harrokeria horiekin! Nola du izena zuen jaunak?.

Izena Gurth-i galdetu zion abatearen laguntzaileak, eta honek orduan bai erantzun: - Zedrik Sajoia.

- Jaiki daitezela ba.

Babesa eskatzeko eskubiderik badugu eta.

Kontuz gero, Palestinan burrukatutakoa baitnaiz, Tenplarioen ordenan.